XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egunean bi edo iru aldiz sagardoz bete-bete egiten zan.
Goizean, amarrak aldean edo al zanean jeiki, ta bakallo errea jarri-azi, bakallo errea piper mordoska batekin.
Orduan auskalo zenbat baso edango zitun.
Ondoren lo-kuluxka egin da arratsaldean berriz, ta illunabarrean beste jornara.
Sagardoa edanta bertsoak kantatu.
Jende-puska bat ere biltzen zan da: - Ea, Txirrita, bota bertsoa! Bertsoa bota, Joxe Manuel!.
Ta asi bertsotan da ixildu ere ez.
Gure aita ere an izaten zan, Telleri-Txiki ere baita, ta lagun geiago ere izaten ziran, ola pixka bat jarduten ziranak, eta aiekin denakin ura bertsotan.
Bi litroko txarroak ekartzen zituzten, gutxiagoetan billa joateagatik, arrebak-eta.
Bañan alare, sagardoa ona zanean, ez ondatzen.
Ondatu baño len edan egiten zan, eta gure arrebak-eta nai baño geiagotan joan bear billa.
Astigarraga'ko
Onera etorri ta egun berean joana etzan beintzat.